Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Fiskalak helegitea jarriko dio Iratxe Sorzabal torturatu egin zutela ebatzi zuen epaiari

Espainiako Auzitegi Nazionalak lehen aldiz aitortu zituen torturak, eta ebatzi "tratu gizagabea" eman ziotela ezbairik gabe. Fiskalak kasazio helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean.

Sorzabalen aldeko pankarta bat Moskuko plazan.
Gurutze Izagirre Intxauspe / Berria
Irun
2025/05/22

[Berria.eus-etik hartutako informazioa]

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak jakinarazi du kasazio helegitea jarriko diola Iratxe Sorzabal euskal presoa torturatua izan zela ebazten zuen epaiari. 1995ean ETAk egindako atentatu batean parte hartzea egotzi zioten. Epaiak ebatzi zuen “tratu gizagabea” eman ziotela 2001ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean, eta, beraz, han esandakoak balio juridikorik ez zuela argudiatuta, absolbitu egin zuten.

Fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenean jarriko du helegitea. Errekurtsoa aurkezteko argudioen artean aipatu du epaileak ez duela aintzat hartzen froga gisa Sorzabalek ETAri igorritako gutuna. Sorzabalek epaiketan adierazi zuenez, gutun horretan zera kontatu zuen: guardia zibilek inkomunikazio aldian ETAren zer ekintza bere gain hartzeko esan zioten, eta zer tortura egin zizkioten hori esan zezan. Fiskalaren arabera, “epaiak baieztatzen du, oinarririk gabe, ustez irizpide juridikoen kontrako zeharkako lotura bat dagoela tratu txarren pean egindako polizia deklarazioaren eta gutunaren artean”.

Epaiaren arabera, ebazpenean baieztatzen da gutun hura baliogabetzat jo behar dela, epaiak absolbitzeko argudio bakarra erabiltzen duelakoan: “Gure ustez akastuna, esaten baitu akusatuak ez balu polizia etxean deklaratu gero ez lukeela eskuz idatziko tratu txarraren zantzurik gabe idatzi zuen gutun hura”.

Fiskalak ondorioztatu du ETAri bidalitako gutun hura bere kasa idatzi zuela, “modu boluntarioan eta libre”. “Inkomunikazio aldian zer deklaratu zuen eta zein baldintzetan atxilotu zuten kontatu zuen, baita ekintza terroristetan zer egin zuen ere. Beraz, auzitegiak hori aintzat hartu behar du, eta kasu honetan ez du hartu”.

Lehen aldia da Espainiako Auzitegi Nazionalak epai batean jaso duena atxiloaldian euskal herritar bat torturatu dutela. Deklaratzera behartzeko elektrodoak aplikatu zizkiotela jaso zuen epaian. Hori erakusten zuten auzi medikuaren txostenak hartu zituen aintzat epaiak.

Epaiak gaineratu zuen ezen Sorzabalek, inkomunikazio aldia amaitu eta epailearen aurrean deklaratu zuenean, ukatu egin zuela inkomunikazio aldian esandakoa, torturapean esan zuelakoan.

Erlazionatutako edukia«Kondena duen kasuan ez du eraginik absoluzioak»«Espainiako Auzitegi Nazionalak torturen aitortza egitea oso inportantea eta historikoa da»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.