Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak
Euskal presoak pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» sufritu zituenik, Gorenaren arabera.
[Berria.eus webgunetik hartutako informazioa da honakoa]
Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal euskal presoari jarritako 24 urteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, 2001ean Guardia Zibilak atxilotu eta bost egunez inkomunikatuta izan ostean Sorzabalek salatutako torturei sinesgarritasuna ukatuz.
Sorzabal Frantzian zen preso, eta 2022ko irailean Espainiaratu zuten, Auzitegi Nazionalak eskatuta, Frantziako justizia administrazioak ezarritako zigorra bete ostean. Espainiako Auzitegi Nazionalak 24 urte eta erdiko zigorra jarri zion joan den otsailean egindako epaiketan. ETAk Gijonen (Espainia) eginiko atentatu batean parte hartzea leporatu zioten. Presoak torturak salatu zituen epaiketan.
Abokatuek helegitea aurkeztu zuten Espainiako Auzitegi Gorenean, uste zutelako hari ere Atristain doktrina aplikatu ahal zaiola. Xabier Atristainen kasuan, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak haren eskubideak urratu zituela, ez ziotelako konfiantzazko abokatua aukeratzen utzi. Efe berria agentziak Goreneko iturriak aipatuz ebatzi duenez, ez da nahikoa torturak gobernuz kanpoko erakunde baten aurrean salatzea, horrek ez du «egiaztatzen» pairatu dituenik, Gorenaren arabera.
Europako Torturaren Prebentziorako Batzordean eta Amnesty Internationalek egiaztatutzat jo zituzten Sorzabalen tortura salaketak, eta txosten horiek aurkeztu zituen defentsak Gorenean.