Iratxe Sorzabalen kontrako hirugarren euroagindua onartu du Parisko Dei Auzitegiak
Euskal preso irundarraren Espainiaratzea onetsi berri du epaileak.
BERRIAk jakinarazi berri duenez, Iratxe Sorzabal euskal preso irundarren kontra aurkeztutako hirugarren euroagindu eskaera onartu berri du Parisko Dei Auzitegiak. Hala, irundarraren Espainiaratzea onetsi du epaileak. Halere, Xantiana Cachanault abokatuak adierazi duenez, Kasazio Auzitegira joko dute.
ETAk 1995ean Alacanten (Herrialde Katalanak) egindako atentatu batengatik eskatu zuen Auzitegi Nazionalak presoa Espainian epaitzea.