Arma Plaza Fundazioak Guadalupeko Gotorlekura ordubeteko bisitak antolatuko ditu ostegun, ostiral eta igandean, 11:00etan. Larunbatean, berriz, hiru ordukoa egingo dute, 10:30ean hasita.
Donostia, Baiona, Bartzelona, Panama, Puerto Rico, Kolonbia eta Argentinako arkitekto eta ondare arloko adituak ari dira parte hartzen Arma Plaza Fundazioak antolatutako Hondarribiko Ondareen II. Foroan. Ostirala arte, arkitektu bakoitzak bere eskarmentua azalduko du eta Hondarribiarekin dituen parekotasunak aztertuko dituzte.
Inaxio Igos hondarribiarraren ekimenez herriko arrantza ontzien inguruko liburu bat argitaratuko du Arma Plazak aurki. Liburua osatzeko argazkiak jaso nahi dituzte.