Guadalupeko gotorlekua bisitatzeko udazkeneko programa abiatuko da larunbatean. Nobedade gisa, hiru orduko bisita teknikoak egiteko aukera eskainiko du Arma Plaza Fundazioak, baina ordubeteko ohiko bisita ere egiteko aukera dago. Izena ematea ezinbestekoa da; astero osteguneko 19:00ak baino lehen eman behar da izena. Hiru modu daude egiteko: Arma plazako turismo bulegora joanez, 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefonoetara deituz eta
posta elektronikoz.