Asteburu santuan ordubeteko bisita gidatuak egingo dituzte Guadalupeko gotorlekuan, larunbat, igande eta astelehenean, 11:00etan. Arma Plaza Fundazioak esan du ezinbestekoa dela aldez aurretik izena ematea: “Erreserbak bezperako eguerditan itxiko dira”. Modu hauetara egin daiteke: Arma Plaza Interpretazio Zentrora joanez, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituz edo
posta elektronikoz. Bisitak sei euro balio du.