Adimen urritasuna duten pertsonen argazkiekin osatutako erakusketa, Marian Navarro zentroan
Goyeneche fundazioak adimen urritasuna duten pertsonekin egiten du lan. Eta azken hilabeteotan bertan argazkiak ateratzen aritu dira bertan egoten diren pertsonei. Azkenean, erakusketa bat osatu dute edertasuna fisikoaz gaindiko zerbait dela azaleratzeko. Larunbatean inauguratuko dute, 11:00etan, Marian Navarro estetika zentroan.
Goyeneche fundaziotik aurreratu dutenez, dantzak, musika eta luntxa izango dira.