
Sumarrek Eusko Legbiltzarrean aurkeztutako mozioari babesa adierazi dio, eta mozioak egoera hobetzeko ezinbesteko eta premiazko neurriak proposatu ditu.

Tokiko merkatarien egoera jasanezina dela iritzi du, eta merkatarien beharrak eta eskaerak aintzat har ditzala eskatu dio udalari.

David Nuñok udal gobernuari galdegin dio argitzeko zein den haien hiri eredua. Hiria ez dagoela ekitaldi handietarako prestatuta deitoratu du ere.

Osasungintzaren egoera "ahula" dela adierazi du Nuñok, "ez da batere positiboa egoera, eta gure seme-alabekin lotutako zerbitzuen murrizketarekin okertzen ari da".

Segurtasuna, mugikortasuna, auzoak eta hiriaren garapena izan dira ardatzak. Zuzenketen %38 elkarteek zuzenean egindakoak dira.

Azken batzarrean Udaltzaingoaren jarduketen berri soilik eman izana deitoratu du Elkarrekin Irunek. Segurtasuna modu parte hartzaileak eraikitzearen alde agertu dira.

Koalizio moreak beharrezkotzat jo du berdintasun mahaia lehenbailehen eratzea hiriko kolektibo feministekin lankidetzan jarraitzeko.

Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.

Gaur goizean egin da udalbatza berriko lehen Osoko Bilkura. Elkarrekin koalizioa abstenitu egin da puntu gehienetan, behin-behineko langileen eta udalbatzako kideen ordainsariei buruzkoetan izan ezik, aurka bozkatu baitute.

Atzo Tourragatik ireki zen Etorbidearen zubia gaur goizean Gendarmeriak berriro itxi duela jakinarazi du Elkarrekinek. Irungo koalizioak Santanoren atzoko "argazkia eta komunikazio engainagarria" baloratu ditu.

Paris eta Irun lotuko dituen AHT zerbitzua urtarriletik aurrera abian izango da, eta horren gaineko argitasun falta dagoela adierazi dute.

Erakusleiho politikoa izatea baino, herritarren bizi-kalitatea benetan hobetzen duten proiektuak lehenesteko eskatu du alderdiak.

Udaltzaingoko agenteek pilatutako orduen kopurua zein den galdetu du, eta, era berean, plantillaren egiturari buruzko hausnarketa bat irekitzea galdegin du.

Familiek egungo kokapenarekin kezkak dituzte, haien ustez, familien topaguneak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen.

Elkarrekin Podemosek Langileen Batzordearekin bilera bat egin zuen, udaletxeko eta eskolako langileen artean dagoen kezka helarazteko.

Aurreko astean %2,7ko igoera onartu zuten PSEk eta EAJk. Elkarrekin Irunen ustez, igoera hori ezin da justifikatu.

Osasun Bidasoa plataforma eta haurren psikiatria zerbitzuaren itxierak kaltetutako familiekin batera izan da Elkarrekin Iruneko ordezkaria. "Benetako konponbideak" eskatu dituzte.

Asteleheneko itzalaldiaren gisako egoeren aurrean jarduteko protokolorik baden galdetu diote udalari. Elkarrekin Irunek hura idazteko laguntza eskaini du, behar izatekotan.

Otsailean utzi zuen Elkarrekin Irunek Segurtasun eta Bizikidetza Mahaia, eta hilabete eta erdi ondoren "ez da ezer aldatu" Nuñoren arabera. Arazo bat dagoela kontuan ez hartzea leporatzen diote Udal Gobernu eta alkateari.

IAM pabiloiari buruz, kirol azpiegitura publikoei buruz eta Plaiaundiko azpiegituren lekualdatzeari buruz eztabaidatzea da proposamena.