
Hondarribia eta Irun Donostiako Ospitalearekin lotzen duen autobus zerbitzuak 10 minutuko aldaketak izango ditu aurrerantzean.

Irun eta Hondarribiaren arteko autobus zerbitzua 00:30ak arte luzatuko dute, orduerdiko maiztasunarekin; hilaren 17an martxan jarriko dute.

Udalak ikastetxe inguruetako plataformak margotuko ditu astelehenetik asteazkenera bitartean, eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu.

LAB sindikatuak salatu du Aldundiak Irun eta Hondarribiko kanpoaldeko auzoak garraio publikorik gabe utziko dituela 16:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebuseko gaueko tarifak kendu ditu, eta neurri horrekin bat egitea aztertuko du udalak.

E77 eta E78 autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte datozen bi asteburuetako kontzertuen harira, 04:00etara arte.

Hondarribiko ostalariek eskatuta, ostegun eta igandetan, garraio publikoaren maiztasuna 00:30ak arte luzatzea proposatu dute sozialistek.

Bihar, hilak 25, San Marko egunarekin bat eginez, jendetza espero da San Martzialen egingo den erromerian.

Txingudi Korrika lasterketak Irun gurutzatuko du bihar, eta proba horrek aldaketak eragingo ditu trafikoan eta autobus zerbitzuan, 15:55etik 17:15era.