
Gaur aurkeztu dute 28. Irungo Sagardo Eguna. Hurrengo asteko larunbatean, maiatzaren 9an, sagardoa protagonista izango da jendez betetako Urdanibia plazan.

25. urteurrenaren ekitaldia egin dute Ficoban. Haien ingurukoekin bildu, eta eskerrak emateko momentua izan zen.

25 urte bete diru Antxeta Irratiak. Behe Bidasoko informazioa euskara hutsean ematen duen komunikabide bakarra da, eta egoera "ezin hobean" dago egun.

Irungo auzo patruilen harira Koldo Nausia eta Aimar Lopez kazetariek egindako ikerketa lanagatik irabazi du saria irratiak.

Estitxu Urtizberea alkateordeak alardea "kudeatzeko" pausoak azaldu eta aurrera begirako erronkak aztertuko ditu. Saioa gaur izango da (hilak 27), arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.

Faxistek Iruni su eman ziotenetik 89 urte igaro direla baliatuz, irailaren 2tik 7ra egongo da ikusgai 'Deserriratuen memoriaren zubia' erakusketa. Gainera, egun horietan zehar "erbesteari buruzko memoriak" biltzen dituen podcasta zabalduko du irratiak.

Maria Garcia Mayo kazetari, ikerlari eta ijitoak 'Ijitofobia eta hedabideak' landu ditu bere gradu bukaerako lanean. Auzia Irungo Emakumeen Etxera eraman du Kera elkartearen eta Antxeta irratiaren gonbidapenari esker.

Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera, euskarazko bost podcast produzituko dituzte eskualdeko gazteek. Podcast formatuan publikatuko dituzte eta gazteen iritziak entzutea da asmoa.

Alkateak konponbiderako gakorik ez duela aitortu du, baina alardearen eragile desberdinekin biltzen ari dela horren bila. Helburua, "berradiskidetzea" dela dio, eta alardearen bueltako ika-mika, orain, "udalarekiko" dagoela uste du.

Egun handia egikaritzeko bidea trabaz betetakoa izan bada ere, ekainaren 22rako jarri du zita Betti Gotti elkarteak. Aurten, gainera, berritasunekin datoz.

Antxeta Irratiak iragarri duenez, benetazkoak dira isunak, eta Hendaiako Herriko Etxearen eta agentzia berri baten elkarlanaren fruituak dira.

Eskaintza anitza izango da, eta jarduera profesionalerako, instituzionalerako zein publiko zabalarentzako espazioa izango da.

Antxeta irratiak gonbidatuta, Oiasso museoan izango dira 'Hitz esana' emanaldia aurkezten, hilaren 29an.

Hondarribiko kultur etxean izango da mahai ingurua asteartean, herritarrei irekia, 19:00etan hasita. Bidasoko HITZA laguntzaile da.

Erromani Eguna maiatzaren 16a da eta egun hori ikusarazteko hautatu dute gertuko data bat. Kera elkartea eta Antxeta irratia dira antolatzaileak.