Hondarribiko kultur etxean izango da mahai ingurua asteartean, herritarrei irekia, 19:00etan hasita. Bidasoko HITZA laguntzaile da.

Antxeta Irratiak antolatuta Hondarribiko hautagaiek lehen eskutik aurkeztuko dituzte ordezkatzen dituzten alderdi politikoen proposamen eta proiektuak. Gonzalo Carrion Insausti EAJren alkategaiak, Igor Enparan Araneta Abotsanitzen alkategaia, Iosu Alvarez Yeregi PSE-EEko bigarren zerrenda kidea, eta Garoa Izeta Lekuona EH Bilduren alkategaia arituko dira mahaiaren bueltan euren proiektuak aletzen eta bertaratzen diren hondarribiarren zalantza eta galderak erantzuten.
Antxetak antolatutako mahai ingurua Kultur Etxeak hartuko du asteartean, hilaren 23an, 19:00etan hasita, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Bidasoko HITZA laguntzaile da.