
Israelgo taldeak igandean, hilak 31, ez duela selekzio gisa parte hartuko argitaratu zuten atzo; gaur, berriz, igandeko proba nagusia bertan behera utziko dutela adierazi dute antolatzaileek.

Egiari Zor fundazioak bultzatuta, Irungo osoko bilkurak mozio bat bozkatuko du bihar, Meliton Manzanas torturatzaileari domina, ohore eta aitortza ofizial guztiak ken diezazkioten. Irungo Terrorismoaren Biktimen Monumentuan biktima gisa aitortua dute.

Txapelketako antolatzaileei eta udalari eskatu diete Israelekin duen edozein lotura haustea eta Israelgo kirolariak txapelketatik kanporatzea.

Antxeta Irratiak landutako informazioaren arabera, Irunen egunotan egitekoa den Europako OCR Txapelketan Israelek ez du selekzio bezala parte hartuko proba nagusian, baina herrialde hartako kirolariak banaka lehiatuko dira.

Ondare Kultur Elkartearen 15. urteurrenaren harira, ekainaren 6an erraldoi eguna egingo dute Istillaga plazatik hasita.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Igandean, hilak 31, Alardealdia dela eta, 08:00etatik aurrera trafiko etenak izango dira eta Irunbusek aldaketak izango ditu.

BDS Koopek antolatuta, aurtengo deialdian 42 lan aurkeztu dira eta horien artean banatuko dituzte sariak Iruñeko Geltoki aretoan.

Hirugarren edizioa ekainaren 14an izango da San Juan plazan, eta ekainaren 8ra arte izena eman daiteke. Gehienez, 20 partaide izango dira.