
Eusko Label eta KAE 2 ligetako puntuak jokatuko dira asteburuan Bidasoko uretan. Euskotren liga amaitu egin denez, igandean, lagunarteko bandera jokatuko dute Ama Guadalupekoa ontziko neskek.

Aurten 85 urte beteko dira indar faxistek Irun eta Hondarribia indarrez hartu zituztela. Jazotakoa gogora ekartzeko egitaraua prestatu du Kepa Ordoki elkarteak.

Irungo Harrera Sareak omenaldia egin zuen atzo, Bidasoa ibaiaren ertzean, aurreko igandean zendu zen Coulibalyren omenez.

Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 7000 euro ematea ezarri du udalak. Irailaren 6 arte eskatu daiteke udalaren orrialdean.

Gaurko egunarekin bukatu da hegaluzearen kostera, euskal arrantzaleek Espainiari esleitutako kopuruaren %57 atzeman dutelarik. Kuotak negoziatzea eskatu dute.

Oinarritzat hartuko den planaren aurkezpena Udalerria Batzordean egingo dute. "Proposamenei buruzko eztabaidari hasiera eman diezaioke".

Abdoulaye Coulibalyren gorpua aberriratzeko diru bilketa jarri dute martxan, familiak hala eskatuta. Ginea Conakryko gobernuak bere partea betetzea espero dute antolatzaileek.

Zarauzko ikurrina lortu du Hondarribiak ondoz-ondoko laugarren urtez. Euskotren Ligari ur berdinetan eman diote amaiera asteburuan.

Pandemia dela eta, bigarren urtez jarraian Xantalen eguneko ospakizunak bertan behera utzi ditu Alde Zaharra San Juan auzo elkarteak.

Prebentzio Komunitarioa udal zerbitzuak abiatutako 2021eko kanpaina aurkeztu du Maria Serrano Gazteria zinegotziak gaur goizean.

Euskal musika tradizionala eta Big Band-en sonoritatea fusionatuko dituzte. Interpreteen artean irundar bat ariko da, Ander Alkain.

Dagoeneko eska daitezke eskolako materiala erosteko diru laguntzak. 200.000 euro bideratuko dituzte aurten programara.

Uztaila hastearekin batera osatu du HITZA-k hil honetarako aurreikusitako jarduera eta ekitaldien agenda.

San Juan plaza aldarrikapenez betetzera deitu ditu irundarrak Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak.

Jostaldi pilotalekuan aurrera eramango dituzte erauzketak, 16:30ean abiatuta eta 20:10 bitartean.

Santiagotarrak-eko pistako sekzioak Europako Sprint Txapelketa amaitu berri du. Hiru kirolariek astebeteko atsedena izango dute, iraileko lehia prestatzen hasteko.

Blagan euskara elkarteak antolatuta, Ibon RG musikariarekin batera aurkezpen musikatua egingo du Galarragak hilaren 8an, Kasino Zaharrean.

Hondartza futbol zelaian burutuko dute aurkezpen ekitaldia, 16:30ean. Kluba osatzen duten kide guztiei ale bat emango die elkarteak.

Hondarribiko klubeko xakelaria Beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa osoan lehen postutik gertu aritu zen arren, hirugarren postuan sailkatu zen azkenean.

Atzoko LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta, Irungo Sozialistek gogorarazi dute, EAEn %284 hazi direla sexu orientazio eta identitatearen kontrako delituak.