Abuztuak 12ko ezohiko osoko bilkura.

[Bideoa] Sagarzazu Sagarzazuren familiaren «dohaintzak» eztabaida piztu du udalbatzan

Sagarzazu Sagarzazuren hainbat dokumentu eta objektu udalarenak direla azaleratu zuen Abotsanitzek; «dohaintza» edo «itzulpena» ote den mahaigaineratu zuen udal taldeak.

Hondarribia Bertako Igogailuak traineruak asteburuan bukatuko du liga.

Zarauzko ikurrina bikoitzarekin bukatuko dute Euskotren liga

Gizonen eskifaiak ere bi bandera izango ditu jokoan Zarautzen; B traineruak Zarautzen eta Kantabrian arraun egingo du asteburuan.

Emigrazio eraikinean mural bat egiten ari da Sarah Grandes

Murala egiten amaitzean, kanpoaldeko lanak amaitutzat joko ditu udalak. Orain, barrualdea egokitzeko proiektu idazketak esleitzen hasiko dira.

Bizikletek eta oinezkoek lehentasuna duten bidea. Bidegorria.

Martxan da Mugikortasun Astearen III. Argazki Lehiaketa

Bizikletaren aldeko Bidasoko elkarte Balaztak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute txapelketa; gaurtik irailaren 12ra arte parte har daiteke.

TAO zerbitzua ordaintzeko, aplikazio aldaketa

Aurrerantzean, Blinkay aplikazioa erabili beharko dute mugikorrarekin TAO ordaindu nahiko dutenek. Abantaila guztiak mantendu egin dira.

'Legea gu gara' Cia Barsantiren antzezlana.

'Legea gu gara' antzezlana taularatuko du Cia Barsantik igandean

Istiluen kontrako brigadako bi polizia izango dira antzezlanaren protagonistak; Kasino Zaharreko lorategietan finkatu dute hitzordua, 19:00etan hasita.

Olatz Beobidek eta Naiara Arnedok bakarrizketa eskainiko dute bihar

'Oiassoko emakumeak' bakarrizketek Dies Oiassonis jaialdian izandako arrakastaren ondotik, formatu ezberdinean abiatu du museoak ikuskizuna.

18zm lehiaketako margolan irabazleak.

18zm lehiaketan saritutako hiru margolanak ezagutarazi ditu udalak

'Haurrei begirada bat' izan da txapelketaren laugarren ekitaldiak aukeratutako gaia; 94 margolan aurkeztu dituzte denera.

1936an Pikoketan fusilatutakoak omendu ditu udalbatzak

85 urte bete dira Pikoketan, faxistek, 13 gazte komunista eta karabinero fusilatu zituztenetik. Omenaldia egin diote udalbatzako ordezkariek.

Hondarribiko udaletxeko ataria.

Ezohiko osoko bilkura egingo du bihar Hondarribiko Udalbatzak

Udalbatzarrean jorratuko diren puntuak azaltzeko agerraldia egin du Txomin Sagarzazu alkateak prentsa aurrean.

Alarde bakar eta feministaren aldeko elkarretaratzea, bihar

Su Txikian talde feministak deitu du elkarretaratzea, 19:00etan, San Juan plazan.

Sortu: "Izateko, maitatzeko, askatasuna!"

Atzoko Harrotasunaren Egunaren harira Irungo Sortuk irakurketa bat elkarbanatu nahi izan du irundarrekin. Bide batez, udal gobernuaren jarrera salatu dute, "egitasmo sinbolikoak eta egiturazko kritikak egin gabe" ari dela dio.

IRITZI EMAILEAK. MARTXEL MARISKAL BALERDI. HONDARRIBIA.

Identitatearen harmoniarantz

Hondarribia B traineruko eskifaia Pasaian [Irudia: Kiroletik].

Zortzigarren sailkatu da Hondarribia B Elantxoben

Pasaian erdietsitako emaitza onen ondotik, azken postuen artean sailkatu dira berdeak; sailkapen orokorraren bosgarren lekua betetzen du uneotan Hondarribiak.

Azkoitia Hiria xake txapelketan gailendu da Marlaxka.

Azkoitia Hiria xake txapelketa irabazi du Marlaxkak

Hamahiru talderen arteko lehian gailendu zen Hondarribiko kluba; Santikutzek eta Anaitasuna A-k bete zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.

Asteburuan COVID-19agatik hamasei positibo Irunen, bakarra Hondarribian

Joan den astean Irunen izandako kasuen gorakada apaldu egin da. Hondarribia eremu berdean dago, tasa 60tik beherakoa duelako.

Migratzaileak Hesia

Migranteen gaia landuko dute Ur Handitan programan

Bidasoan, migranteek muga zeharkatzeko dituzten oztopoen gainean hitz egingo dute, besteak beste, Irungo Harrera Sareko kideekin.

Baserriko produktuen azoka, Zumardian.

Asteazkenean ez da azokarik egongo Zumardian

San Martzial eguna dela-eta ekoizleek ez dutela azokarik egingo jakinarazi du udalak.

Teresa Errandonea, azkarrena beste behin

Espainiako Txapelketa jokatu du asteburu honetan. Urrezko dominarekin itzuli da Irunera, hesiz betetako 100 metroak zeharkatzen azkarrena izan baita.

Gazte bat atxilotu dute ustez beste gazte bat larri zauritzeagatik

Igande goizaldean, liskar bat sortu zen Urdanibia plazan. Pertsona bat larri zauritu zen, ustez botila batekin buruan kolpatu zutelako.

Gehiago