Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, Irunen

Euskal musika tradizionala eta Big Band-en sonoritatea fusionatuko dituzte. Interpreteen artean irundar bat ariko da, Ander Alkain. 

Etzi (hilak 4) Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du Irunen, Amaia Kultur Zentroan. Hogeita hamar bat musikari igoko dira oholtzara, Alain Sanchoren zuzendaritzapean.

Orotara, 75 minutuko Big Band-eko obren errepertorioa eskainiko dute, honako instrumentuekin: alboka, txistua eta trikitia. Kultura sailetik azaldu dutenez, euskal musika tradizionala eta Big Band-en sonoritatea fusionatuko dituzte. Interpreteen artean gainera, irundar bat ariko da, Ander Alkain. 

Saioa 19:00etan hasiko dute, eta sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira, esteka honetan. Lagun bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahalko ditu. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.