
Gomezen partez, Jasone Ugarte Garcia de Andoinek osatuko du EAJren udal taldea. Gomez bera ez da bertan izan gaur goizeko plenoan.

Irailaren 5 batez, duela 85 urte hartu zuten Irun faxistek, eta egun hori gogoratu du Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteak. Sirenak Gernikatik Irunera bidaiatu du, sinbolismoz betetako ekitaldian.

Antzerkia, musika, zinema eta dantzaz gozatu ahal izango du asteburuan Hondarribira hurbiltzen denak. "Ez jaietan" ere eskaintza zabala programatu dute.

Kontxako bigarren igandeari begira dituzten aukeren inguruan hitza egin du HITZAk traineruen lemazainekin, Ioseba Amunarrizekin eta Miren Garmendiarekin.

Tailerrak, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoa bilduko ditu AECCek egindako programazioak. Irunen eta Hondarribian izango dira ekitaldiak.

'Blood' obrarekin gailendu da irundarra. Aurtengo edizioan aurkeztutako lanekin erakusketa bat zabalduko dute, hilaren 17tik aurrera.

Eugenio 'Ito' Legorburu da hildako langilea, Real Unioneko jokalari izan zena. 55 urte zituen.

Babes osoa helarazi diote erasotutako emakumeari, eta "neurri eraginkorrak eta zorrotzak" eskatu dituzte, "beharrezkoa bada, emakumeen aurkako era guztietako erasoekin amaitzeko".

Desfilerik gabeko bigarren urtean, elkarretaratzea egin du Jaizkibel konpainiak, 25 urte bete direlako lehen aldiz Alardean parte hartzeko saiakera egin zutenetik hainbat emakumek. Goizean botoa berritzera ere igo dira Guadalupeko Santutegira.

Eskerrak eman dizkio EH Bilduk, duela 25 urte "pertsona direla aldarrikatu eta inor baztertu edo kendu gabe haien tokia hartzen saiatu zirenei". Emakume talde honen argazkia udaletxeko areto nagusian jarri dute "etorkizuneko belaunaldien eredua" direlako.

Meaka bailara babesteko plana sustatu eta Olaberria bailarako plana aktibatzea proposatu dute jeltzaleek; azken horri dagokionez, "2020tik ez da aurrerapausorik eman", EAJren arabera.

Real Unioneko zuzendaritza berriak kirol egitasmoaren berri eman dio diputatu nagusiari, Donostian, foru aldundiaren egoitzan.

Udalak gogorarazi du erasoek eta heritozek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.

Soul, rock, blues, funk eta tankerako doinuak hedatuko ditu abeslariak Lorenzo Moya pianista eta Juaki Hidalgo kaxoi flamenko jotzailearekin batera.

Lau gizonezko atxilotu dituzte, bi emakume bortxatzea egotzita, horietako bat gipuzkoarra. Bidasoko Asanblada Feministak indarkeria matxistak ez duela etenik salatu du.

Familientzako tailerrak, antzerkia eta bisita gidatuak izango dira erromatar museoaren abuztuko eskaintzaren osagai nagusiak.

Behera egin du kutsatzeen kopuruak aurreko asteburuarekin alderatuta Irunen kasuan, baina tasak 1.000tik gorakoa izaten jarraitzen du, baita Hondarribian ere.

Eguraldi txarra iragarri dutela-eta Kasino Zaharretik Soroetako pilotalekura aldatzeko erabakia hartu du Kultur departamentuak.

Irungo Udal Gobernuak aurkeztutako Kreditu Aldaketaren baitako akordioa lortzeko borondatea adierazi du EAJk, 28 zuzenketa proposatuz.

Astelehenetik ostegunera koronabirusagatik 261 positibo hauteman dituzte Irunen eta beste 63 Hondarribian. Joan den asteko epe berberean 242 izan ziren.