Txomin Artolak bere antologia joko du larunbatean, Et Incarnatus Est orkestrarekin batera sortu duena.

‘Txomin Artola Et Incarnatus Est’ entzuteko aukera egongo da, larunbatean, 20:00etan, Kasino Zaharreko lorategietan. Ekainean eman zuten antologia honen berri, eta lehen aldiz, kontzertua eskainiko dute herrian.
Sarreren prezioa 10 eurokoa da, 18 urtetik beherakoentzat 6 eurokoa. Arma Plazan edota esteka honetan lortu daitezke.