[Bideoa] Gaur 25 urte

Gaurko egunez, 1996an desfilatu zuen lehenengoz Jaizkibel konpainiak Hondarribiko kaleetatik. Egindakoa azaltzeko, eta etorkizunari begira jartzeko, bideoa egin dute.

“1996a, urte seinalatua da eta izango da Hondarribiko historian”. Esaldi horrekin hasten da Jaizkibel konpainiak berriki sare sozialetan zabalduen bideoa. Izan ere, gaur irailak 8, mende laurdena betetzen da Jaizkibel konpainia lehenengoz desfilatzen atera zenetik. 1996ko irailaren 8an hasi zuen bidea.

Bideoan Jaizkibelek egin duen bidearen laburpena azaltzen da. Eta azken zatian egin berri duten proposamena nabarmentzen dute: egungo formatuko alardearen 22. konpainia izatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.