Irungo emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du M8 Asanblada Feministak
Babes osoa helarazi diote erasotutako emakumeari, eta "neurri eraginkorrak eta zorrotzak" eskatu dituzte, "beharrezkoa bada, emakumeen aurkako era guztietako erasoekin amaitzeko".
2018tik 2019ra bitartean indarkeria matxista kasuak hazi ziren Hondarribian, sexu erasoak bereziki. M Asanblada Feminista bidasoak irmoki gaitzetsi du Irungo emakume batek jasandako eraso matxista. Babes osoa helarazi diote erasotutako emakumeari, eta “neurri eraginkorrak eta zorrotzak” eskatu dituzte, “beharrezkoa bada, emakumeen aurkako era guztietako erasoekin amaitzeko”.
“Gaurko eguna sinbolikoa da gure eskualdeko feminismoarentzat, eta, tamalez, asteburuan Irunen gertatutako eraso matxista gaitzetsi behar dugu. Oraingo honetan, taxi gidari batek egindako salaketarengatik izan da agresioaren berri, eta gidariari eskerrak eman nahi dizkiogu egindakoagatik, baina argi dago emakumeok egunero jasaten ditugun erasoak etengabeak direla”.

