Irun Hiria literatura sarien irabazlen berri emango dute larunbatean

Lehiaketaren 44. aldi honetan inoizko parte hartzerik handiena izan da: 1.675 lan aurkeztu dira; horietatik 36 euskarazko eleberrian eta 25 euskarazko poesian.

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Hondarribian.

Irungo jatetxe bateko jabea kondenatu dute, langileak esplotatu eta abusuak egiteagatik

Hamabi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri berri diote. Langileak esplotatzeaz gainera, horietako bi emakumezkori abusuak egitea leporatu diote.

irun.udaltzaingoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Irungo etxebizitza batean izan da atxiloketa, taxi gidari batek udaltzainei eraso matxistaren berri eman ostean.

"Harrotasuna da gailentzen den sentipena: harrotasun kolektiboa"

Emakumeak alardera jauzi egin zuten 25. urteurrena bete dute aurten Hondarribian eta Irunen. Ixabel Alkain eta Mertxe Tranchek horren irakurketa egin dute 'Berria'-n.

Adierazpen instituzional bateratua egin du udalak, adingabeekiko sexu abusuak salatzeko

Komunikatuan, sexu abusuak eta "halako ekintzak erabat eta irmoki" gaitzesten dituztela "biktimak bereziki zaurgarriak direlako" adierazi dute.

Bi hilabetez egongo da ikusgai HAPOaren aurrerapen proposamena.

HAPOaren aurrerapen proposamena ikusgai Arma Plazan

Ostiraletik kalean dago HAPOaren aurrerapen proposamena Arma Plazan.

Arte garaikidea izango da udazkeneko kultur agendako protagonista

Ribera feriak beste urte batez Bidasoa ibai ingurua hartuko du. Hilaren 18an Osinbiribileko bidegorria eta pasealekua zenbait esperientzia artistikoren agertoki bilakatuko dute, "Bidasoa ibaiarekin eta mugaren kontzeptuarekin lotuta, aldi berean gozatu eta ikasteko".

300eko langatik behera, eremu horian dira Hondarribia eta Irun

Irunen 29 kutsatze hauteman dituzte ostiral, larunbat eta igande artean; Hondarribian 3 zenbatu zituzten ostiralean, eta besterik ez asteburu osoan.

2020an jaiotako umeen ongietorrian parte hartzeko epea ireki dute

Irailaren 25ean izango da ekitaldia udaletxean, eta gorosti bat jasoko dute liburu batekin batera. Txandak egingo dituzte.

Gurutze Gorriak eta Gizarte Zerbitzuen departamentuak laguntza zerbitzua ematen dutela Hondarribian gogorarazi du udalak.

Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteen diru laguntza epea, bukatzear

Etzi itxiko du Hondarribiko Udalak gizarte zerbitzuen esparruko elkarteei zuzendutako diru laguntza eskaera epea.

Oihan Vegarekin hitzordu bikoitza larunbatean

'Ipuin dantza' familiei zuzendutako saioa izango da eguerdian, eta 'Euskañolitis' izenpeko bakarrizketa eskainiko du aurkezleak, bestalde, arratsaldean.

Aldaketak Kontenporanea jaialdiko egitarauan

Larunbatean Doleur Dolores musika elektronikoko taldeak kontzertua eskaini behar zuen, baina haren ordez Irungo talde bat igoko da oholtzara.

Hondarribiko HAPOa bertan behera utzi dute epaileek, laugarranez.

Hondarribiko II. Argazki Rallya egingo dute igandean

Ttopara Kultur Elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute jarduera; izen emateak Internet bidez edo egunean bertan egin daitezke.

Kenpo-kai

Ekhi Lekuona eta Hodei Alkain, munduko hirugarren

'Online' modalitatean antolatutako Munduko Kenpo-kai Kata Txapelketan hirugarren postua eskuratu dute hondarribiarrek.

Miryam Perez dantzari eta koreografoa.

Dantza emanaldi bikoitza izango da etzi, Kasino Zaharrean

'Emakumeak' izenpeko dantzaldia taularatuko du Node konpainiak, batetik, eta 'Out' saioa eskainiko du Amaia Elizaranek, bestetik.

Ekoizleak otarreak eskaintzen hasi dira udalaren webgunearen bitartez.

Azoka egingo dute bihar Zumardian

Baserriko produktuak zuzenean ekoizlearen eskutik erosteko izango da bihar goiz osoan zehar.

Antzerkiak, musikak eta zinemak Junkal plazatxoa hartuko dute

Astebururako kultur emanaldi ugari antolatu ditu udalak. Ohiko eskaintzaz gain, Kontenporanea topaketa egingo dute San Juan plazan.

Gehiago