2020/10/13

'Ane, Naiara eta Maria Jesus', Barrenetik lanketaren zazpigarren saioa.
ALARDEA

[Bideoa] Barrenetik lanketaren zazpigarren atala plazaratu du Guztion Alardeak

'Ane, Naiara eta Maria Jesus' izenburupean, alardearen inguruko sentimenduak partekatzeko topaketa berria argitaratu du gazte taldeak.

Mugkortasun ordenantzari ekarpenak egiteko epea hilaren 22ra arte egongo da zabalik.

Mugikortasun ordenantza osatzeko kontsulta publikoa abiatu du udalak

Herritarrek hilaren 22ra arte egin ahal izango dituzte ekarpenak. Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana garatzeko tresna izango dela adierazi du Silanesek.

2020. urteko gripearen aurkako txertaketa kanpaina Itsas Etxea auditoriumean garatuko dute.

Auditoriuma erabiliko dute gripearen aurkako txertaketa kanpainarako

Gaurtik abenduraren 15era bitartean garatuko du Osakidetzak 2020. urteko gripearen aurkako txertaketa kanpaina.

Urtebetean, 1.175 langabe gehiago Bidasoan

Iazko irailaren bukaeratik aurtengora langabezia tasa %10,6tik %13,6ra igo da Bidasoan. COVID-19aren krisiak izan du eraginik horretan.

Onddo eta perretxikoen mundura gerturatuko dituzte irundarrak

Lapurriturriko Informazio Puntuak irteera berezia antolatu du hilaren 24rako (larunbata da). Bi aditu izango dituzte alboan partaideek.

Hilaren 10etik 12ra bitarteko datuak publiko egin ditu Osasun Sailak.

Azken egunetako datuak plazaratu ditu Osasun Sailak: 57 kutsatu berri Bidasoan

Larunbatetik atzora arteko datuen berri eman du Osasun Sailak; 46 positibo berri izan dira Irunen, eta hamaika, Hondarribian.

Gehiago