Azken egunetako datuak plazaratu ditu Osasun Sailak: 57 kutsatu berri Bidasoan
Larunbatetik atzora arteko datuen berri eman du Osasun Sailak; 46 positibo berri izan dira Irunen, eta hamaika, Hondarribian.
Koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datu ofizialak plazaratu berri ditu Osasun Sailak. Larunbatetik atzora bitarteko datuak bildu ditu bertan, eta horien arabera, 57 izan dira atzemandako positiboak Bidasoan azken egunetan, horietako 46 Irunen, eta hamaika, Hondarribian.
Datuak egunez egun aztertuz gero, Irunen, hamazazpi kasu berri identifikatu zituzten larunbatean; hamar, igandean; eta hemeretzi, atzo.
Hondarribiari erreparatuta aldiz, apalagoak dira kopuruak: hiru positibo berri larunbatean; bi, igandean; eta sei aldiz, atzokoan.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak argitaratutako txostena bere osotasunean.