Onddo eta perretxikoen mundura gerturatuko dituzte irundarrak
Lapurriturriko Informazio Puntuak irteera berezia antolatu du hilaren 24rako (larunbata da). Bi aditu izango dituzte alboan partaideek.
Lapurriturriko Informazio Puntuak irteera berri bat antolatu du hurrengo astebururako. Hilaren 24ko (larunbata da) irteerarekin onddo eta perretxikoen mundua gertutik ezagutzeko aukera emango dute, Jesus Maria Orcajo eta Patxi Lago adituekin.
Non aurkitu, nondik datozen, zeintzuk jan daitezkeen… Galdera askori erantzuna emango diote.
Izena emateko esteka honetara jo edo 010 telefono zenbakira deitu beharko da, gaurtik hilaren 22ra (osteguna da) bitarte. Gehienez 18 lagun onartuko dituzte. Osasun neurriak mantentzeko 9 laguneko bi taldetan banatuko dituzte partaideak, eta musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.