Auditoriuma erabiliko dute gripearen aurkako txertaketa kanpainarako
Gaurtik abenduraren 15era bitartean garatuko du Osakidetzak 2020. urteko gripearen aurkako txertaketa kanpaina.
Gaur ekin dio Osakidetzak 2020. urteko gripearen aurkako txertaketa kanpainari Euskal Herrian. COVID-19 gaitzak eragindako egoera medio, Hondarribian kanpaina aurrera eramateko Itsas Etxea auditoriuma utzi diola udalak Osasun Sailari jakinarazi du Txomin Sagarzazu alkateak. Zehaztu duenez, eraikinaren aurrealdea, atzealdea eta komunak erabili ahal izango ditu Osakidetzak txertaketa kanpaina bukatu bitartean. Abenduaren 15era arte luzatzea aurreikusi dute.