«Ingurumenak eta eraginkortasunak bere tiraldia berretsi dute aurtengo Bioterran»
Pozik agertu dira antolatzaileak aurtengo edizioarekin. Beste urte batez erakusketari zein bisitariek «leialtasuna» erakutsi dutela diote.
Atzo (hilak 12) eman zioten amaiera aurtengo Bioterra azoka ekologikoari Ficoba erakustazokan. Aurtengoa gainera berezia izan da, aurreko urteekin alderatuta, neurri zorrotzak bete behar izan baitira. Halere, antolatzaileak oso pozik agertu dira edizio honekin. «Ingurumenak eta eraginkortasunak bere tiraldia berretsi dute Bioterran. Beste edizio bat erakusketari eta bisitariek leialtasuna erakutsi dute».
Azokak iraun duen lau egunetan 85 erakusketari izan dira. Bisitariei dagokionez, gehienez 600 pertsona bertaratu ahal izan dira une berean; horietatik gehienak (%87a) eskualdeko zein lurraldekoak izan dira; besteak, Bizkaitik (%4a), Frantziatik (%4a) eta Nafarroatik (%3a) etorri dira.