Espainiako Vueltako arduradunak Irunen, prestakuntzekin hasteko
Irungo alkatea eta Kirol ordezkaria Espainiako Vueltako delegazio batekin elkartu dira gaur, udalerrian barrena egindako bisita batean, itzuliaren nondik-norakoak prestatzen hasteko.
Itzuliaren lehen etapa Irundik abiatuko da datorren urriaren 20ean. Vueltako arduradunak, Irungo alkate den Jose Antonio Santano eta Kirol saileko ordezkari den Borja Olazabalekin batera, udalerrian zehar egingo den ibilaldia prestatzen hasi dira gaur. Bertan egon dira, halaber, Ficobako arduradunak eta Udaltzaingoa ere.
Bisitari Ficoban eman zaio hasiera, bertan egindako bilera batekin. Horren ostean, Vueltako delegazioko kideek udalerriko egonaldia baliatu dute, itzulirako aurreikusita dagoen ibilera bisitatzeko eta lehiaketaren nondik-norakoak eztabaidatzeko.