Terrazak %50ean zabaldu ahal izateko inguruak egokitzen ari dira eta beraz, jarduera berreskuratuko duten establezimenduen berri izan nahi dutela adierazi du Gonzalo Carrion zinegotziak.
Vueling konpainiak ekainaren 16rako aurreikusi du itzulera; Air Nostrumek ordea, uztailaren 1era arte itxoingo duela jakinarazi du.
435 langabe gehiago daude Bidasoan martxoko datuekin alderatuz. Urtebetean, 1.004 pertsona gelditu dira lanik gabe orotara.
'Itxeki Hondarribia!' planaren baitan tokiko enpresei bideratutako diru-laguntzen eskaera egiteko "baldintzak" gehiegizkoak direla salatu du udal talde sozialistak.
Bigarren urtez jarraian Europako onenekin lehiatuko dira. Atzo bertan jakinarazi zuen Espainiako Eskubaloi Federazioak liga amaitutzat emateko erabakia.
Bolada onak jarraitzen du: COVID-19agatik kutsatu berririk ez Bidasoan. Izurritearen beheranzko joera nabarmentzen ari da eskualdean.
Iragan astean eragile ekonomikoekin egin bezala, erabakien berri ematea eta proposamenak entzutea da udalaren helburua.