Ikastetxeetako zuzendariekin eta zenbait elkarterekin bilduko da alkatea, gaur eta etzi
Iragan astean eragile ekonomikoekin egin bezala, erabakien berri ematea eta proposamenak entzutea da udalaren helburua.
Hondarribiko ikastetxeetako zuzendariekin eta gizarte mailan lan egiten duten hainbat elkarterekin bilduko da Txomin Sagarzazu alkatea, gaur eta etzi. Udalak hartutako azken erabakiak argitzea da helburua, baita zuzendarien eta eragileen proposamen eta kezken berri izatea ere.
Iragan astean tankera bereko dinamika martxan jarri zuen udal gobernuak herriko merkatariekin, ostalariekin, zerbitzu enpresekin eta turismo arloko profesionalekin.