Bolada onak jarraitzen du: COVID-19agatik kutsatu berririk ez Bidasoan
Bolada onak jarraitzen du: COVID-19agatik kutsatu berririk ez Bidasoan. Izurritearen beheranzko joera nabarmentzen ari da eskualdean.
sdr Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 4) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, maiatzaren 3tik maiatzaren 4ra, ez da kutsatu berririk izan, berriz ere, Bidasoan.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 3ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 215 (=)
- Hondarribia: 38 (=)
Bidasoko Ospitalean, bestalde, sei dira koronabirusagatik ingresatuta dauden herritarrak, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.

