2015/9

Eskifaia Txiki

Eskifaia Txiki bihar hasiko da entseatzen

Zortzi urtetik gorako neska mutilen korua da Eskifaia Txiki, eta astearte arratsaldero entseatuko dute Eskifaia elkarteak Jostaldi frontoiaren ondoan duen egoitzan.

Asier Perez-Karkamo
Denboraldi magikoa

Bukatu da denboraldi magikoa

Bermeoko bandera eta San Miguel Ligako txapeldunaren La Caixa trofeoa paseatu zuten atzo Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariek Hondarribian.

Asier Perez-Karkamo

Anaka-Puiana auzo elkarteak prest du sasoi berrirako ikastaro sorta

Orotara, hamabi ikastaro balia ditzakete auzo elkartearen bazkideek. Izena astelehenetik asteazkenera arte eman ahal izango da, 19:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen lokalean.

Osertz Alday

Osertz Alday Isuntzako entrenatzaile berria izango da

27 urte Hondarribia Arraun Elkartean eman eta gero, Isuntza klubeko elastiko zuria jantziko du Osertz Aldaik heldu den denboraldian.

Asier Perez-Karkamo

Anfibioentzako putzu artifiziala eraikiko dute Siutzen

Anfibioen espezieak babesteko eraikiko dute, urriaren erdialdean hasita, putzu hori.

Bidassoa Basque Brewery BBB Garagardo Artisaua

Hasi da Garagardo Artisauaren Astea

Euskal Herriko eta kanpoko artisau garagardo ugari ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango da Irunen eta Hondarribian igandera arte.

Asier Perez-Karkamo
Emeki Tailerrak

Bost ikastaro antolatu ditu Emeki Elkarteak negurako

Hilaren 18a da azken eguna izena emateko.

Asier Perez-Karkamo

Xabier Arribas eta Raquel Salinasen akademiako ikasleen lanak, kalera

Xabier Arribasek eta Raquel Salinasek gidatzen duten margoketa akademiako ikasleen lanekin erakusketa zabalduko dute Laboral Kutxan. Bidasoko Hitza.

Iritsi da Irungo Eskola Kirola

Hilaren 18ra arte dago aukera zabalik izena emateko. Neskei dei berezia egin diete apunta daitezen. Bidasoko Hitza.

Mugikortasun jaia abilezia

Mugikortasun jaia egingo dute larunbatean Butron pasealekuan

Europako Mugikotarsun asteari lotuta, Mugikortasun Jaia egingo dute hilaren 19an, goiz eta arratsaldez, Hondarribian.

Asier Perez-Karkamo

Herritarrek hondakinak etxean bereiz ditzaten ahalegina egingo du Txinzerrek

Txinzerrek, plazetan eta joko bidez, hondakinak etxean sailkatu eta birziklatzearen garrantziaz jabetu nahi ditu Irungo eta Hondarribiko biztanleak.

Euskara elkartea

Hilaren 26an eratuko dute Hondarribiko euskara elkartea

Amute-Kostako elkartean bilera irekia egingo dute, goizez, euskara elkartea sortzeko.

Asier Perez-Karkamo
IV. Mahats bilketa Hiruzta

Mahats bilketa egingo dute larunbatean Hiruztan

11:30ean hasiko da jardunaldia, eta segituan joango dira mahatsen bila.

Asier Perez-Karkamo

Irun, Dantza Hirian-en geltoki hamargarrenez

Dantza Hirian egitasmoaren hamargarren ekitaldiak Irunen izango du, beste behin, geltoki. Larunbat arratsaldean hainbat dantza saio egingo dituzte. Bidasoko Hitza.

Ttippi ttapa

Ostiralean berriro hasiko dira Ttipi-ttapa

60 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da Ttipi-ttapa. 11:00etan Itsas Etxetik abiatuko dira ostiralero, eta ordu eta erdiko txangoa egingo dute. Bidasoko Hitza

Asier Perez-Karkamo
Hondar alea

Euskara elkartea, iraila bukaeran

Iraila bukaeran sortuko da euskara elkartea Hondarribian, ziurrenik hileko azken asteburuan.

Asier Perez-Karkamo
Kronoigoera Kale Nagusia

Kronoigoera egingo dute igandean, Kale Nagusian

16 urtetik gorakoek har dezakete parte Hondarribiko 1. Kronoigoera xelebrean.

Asier Perez-Karkamo
Kirolzer Hondartza kiroldegia

Doan probatu, eta gero aukeratu

Hilaren 16tik 22ra aerobic, zumba, pilates, yoga, aquagym, cycling, tonifikazioa, tono-express, zirkuitu intetsiboa eta cardiofit jarduerak probatzeko aukera dago Hondartza kiroldegian.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribiko Pilota zesta

Hasi da ikasturtea Hondarribiko Pilota Eskolan

Izena eman nahi duenak, entrenamendu egunetan egin behar du, Jostaldin bertan. Esku pilotako saioak asteartetan eta ostegunetan dira, 17:00etan. Zesta puntakoak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, ordu berean.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago