Herritarrek hondakinak etxean bereiz ditzaten ahalegina egingo du Txinzerrek

Txinzerrek, plazetan eta joko bidez, hondakinak etxean sailkatu eta birziklatzearen garrantziaz jabetu nahi ditu Irungo eta Hondarribiko biztanleak.

Triziklo bat erabiliko dute kanpaina bitartean, besteak beste

Triziklo bat erabiliko dute kanpaina bitartean, besteak beste

Txingudiko Zerbitzuak erakundean Bidasoko herritarrek hondakinak etxean bereiz ditzatela nahi du, egun dagoen %41eko birziklatze tasa handitzeko. Horretarako Birziklatu eta azaldu plazara! kanpaina aurrera eramango du iraila bukatu arte, Hondarribiko eta Irungo hainbat plazatan informazio eta kontzientziazio guneak jarriz, “ezinbestekoa da herritarrei helaraztea zeinen garrantzitsua den etxean hondakinak gaika sailkatzeko eguneroko keinu txiki horiei eustea”, esan zu Leire Zubitur Txinzerreko kudeatzaileak. Zubiturren ustez %41eko birziklatze tasa “asko” hobe daiteke, “asko hobetu behar dugu”, eta kanpainaren helburua da horren gainean herritarren interesa piztea. Txinzerrek uste du ingurumenaren zaintzari ekarpen “erabakigarria” litzatekeela birziklatze tasa handitzea. Kanpaina, jarri dioten leloan suma daitekeen bezala, plazetan egingo dute, Irungo eta Hondarribiko plazetan. Herritarren  zalantzak argitzeaz gain, hainbat jolasen bitartez birziklatzearen garrantzia azalduko dute: Puxiken jolasa eta Pedalei eragiten. Honakoak da kanpainaren barruko egutegia:
  • Hilak 20 (igandea), Hondarribiko San Pedro kalean, Puxiken jolasa 10:30etik 14:30era.
  • Hilak 21 (astelehena), Irungo Behobia eta Artia auzoetan, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 22 (asteartea), Irungo Aranibar-Katea aldean, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 23 (asteazkena), Irungo Dunboa-Arbes-Santiago eremuetan, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 24 (osteguna) Hondarribiko Kosta-Alde Zaharra-Puntal eremuetan, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 25 (ostirala), Irungo Colon pasealekuan, Puxiken jolasa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 26 (larunbata), Irungo Colon pasealekuan, Puxiken jolasa 10:30etik 14:30era.
  • Hilak 27 (igandea) Hondarribiko San Pedro kalean eta kirol kaian, trizikloa 10:30etik 14:30era.
  • Hilak 28 (astelehena), Irungo erdialdean, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 29 (asteartea), Irungo Anaka, San Miguel eta Pinar eremuetan, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 30 (asteazkena), Irungo Larreaundi eta Lapitzen, trizikloa 16:00etatik 20:00etara.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.