Bost ikastaro antolatu ditu Emeki Elkarteak negurako

Hilaren 18a da azken eguna izena emateko.

Hilaren 18an bukatuko da Emeki Elkarteak negurako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea. Aurten yoga, lentzeria, imitaziozko bitxiak, jantzigintza, eskulanak, eta trikota, hori guztia egiteko aukera izango da neguan Emekirekin. Ikastaroetako ordutegiak ezagutzeko eta izena emateko posta elektroniko helbidera idatzi behar da, edo aste honetan 17:00etatik 19:00etara elkartearen egoitzatik pasa (Molla etorbidea, 1. Puntaleko eskola zaharra). Urteroko matrikularen kostua 36 eurokoa da, eta hiruhilabeteko ikastaroan apuntatzeko beste 90 euro ordaindu behar dira, trikota ikastarotarako ezik (18 euro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.