Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iritsi da Irungo Eskola Kirola

Hilaren 18ra arte dago aukera zabalik izena emateko. Neskei dei berezia egin diete apunta daitezen. Bidasoko Hitza.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/09/15
Eskola Kiroleko saio bat, artxiboko irudian

Eskola Kiroleko saio bat, artxiboko irudian

Eskola Kirola, hezitzen duen kirola leloarekin, gaur aurkeztu dute hiriko Eskola Kirolaren sasoi berria. Lehen datu garrantzitsua: egitasmoan izena emateko epea hilaren 18an bukatuko da. Behin izena emandakoekin taldeak osatu ondoren, urriaren 1ean hasiko dira partidak, maiatzaren 31ra arte. LHko 3, 4, 5 eta 6. mailako haurrei dago zuzenduta, eta partidez gain, astean ordubeteko bi entrenamendu egin beharko dituzte partaideek. Izena Irungo ikastetxeetan, kiroldegietan, HAZ bulegoan edo udalaren webgunean eman daiteke. Iaz, 581 umek parte hartu zuten Eskola Kirolean, 45 talde osatuz, 33 kirol hezitzaileren gidaritzapean. Aurten, Josune Gomez Euskara, hezkuntza eta Gazteria ordezkariak agertu duenez, nesken partaidetza areagotu nahi dute, aurreko urteetan mutilekin alderatuz gutxiago izan direlako. Pedro Alegre Kirol ordezkariaren hitzetan, bestalde, egitasmoarekin haurrei kirol aniztasunerako eta bizitza aktiborako aukera ematen zaie. Kirol aniztasuna bermatze aldera, erraketa kirolak, atletismoa, igeriketa, pilota eta errugbia daude aurtengo eskaintzaren barruan, ohikoak dira futbola, saskibaloia eta eskubaloiaz gain. Beste kirol batzuk sustatzeko saiakera ere egingo dela esan dute udal arduradunek. Ikasturte bukaeran, gurasoei zuzendutako jarduerak antolatuko dira. Aurtengo berritasunen artean dago ere udala Gipuzkoako Kirol Egokitu Federazioarekin elkarlanean arituko dela Eskola Kirolan, dibertsitate funtzionala duten meen kirol praktika erraztuz. Euskara eta kuotak Euskara erabiltzeko esparru egokia da Eskola Kirola, Josune Gomez zinegotziak esan duenez, ekintza guztiak euskara hutsean bideratzen baitira: “Euskararentzat gune naturalak eta atseginak berreskuratu nahi ditugu, eta kirola da, zalantzarik gabe, horietako bat”. Programan jarduteko kuota 121 eurokoa da; diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei 30 euroko kuota berezia aplikatuko zaie. Bietan bi txandatan ordainketa egiteko aukera dago.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.