Mahats bilketa egingo dute larunbatean Hiruztan

11:30ean hasiko da jardunaldia, eta segituan joango dira mahatsen bila.

IV. Mahats bilketa Hiruzta

Nahi duenak har dezake parte mahats bilketan

Laugarren uzta jasotzen hasiko dira larunbatean, hilak 19, Hiruzta txakolindegian, eta aurrekoak bezala, txakolin zaleekin batera egin nahi dute, festa giroan. 11:30ean hasiko da jardunaldia, eta segituan joango dira mahatsen bila. Aurten, Alardeko Jaitzubia konpainiako kantinerak zapalduko ditu lehen fruitu mordoak, ordubata aldera; jarraian, lehen mostoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bazkaltzera geratu nahi duenak aukera izango du. Helduen menuak 30 euro balio du eta haurrenak 12 euro (ikusi menua). Erreserbatzea ezinbestekoa da, mailez, edo 943 10 40 60 telefono zenbakira deituz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.