Anaka-Puiana auzo elkarteak prest du sasoi berrirako ikastaro sorta

Orotara, hamabi ikastaro balia ditzakete auzo elkartearen bazkideek. Izena astelehenetik asteazkenera arte eman ahal izango da, 19:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen lokalean.

Dantza latindarrak ere ikas daitezke Anaka-Puianan

Dantza latindarrak ere ikas daitezke Anaka-Puianan

Irungo Anaka-Puiana auzo elkarteko kideek prest dituzte sasoi berrirako ikastaroak. Orotara 12 jarduera egingo dituzte ikasturtean zehar. Baina aurretik izena eman behar da. Horretarako hiru egun prestatu dituzte, denak hurrengo astean: hilaren 21etik (astelehena) 23ra (asteazkena) eman daiteke ikastaro horietan izena auzo elkartearen lokalean, 19:00etatik 20:00etara. Soinketa, kiromasajea, dantza latindarra, eskulanak, ingelesa, yoga, stretching, funky, pilates, sevillanak eta zumba-batuka dira aurtengorako eskaintzaren osagarriak. Bakoitzaren ordutegia auzo elkartearen webgunean ikus daiteke. Patinaje ikastaroa ere egin nahi dute, baina hori zehazteko lanean ari dira. Urritik ekainera izango dira jarduerak, eta horietan parte hartzeko beharrezkoa da auzo elkartearen bazkide izatea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.