Mugikortasun jaia egingo dute larunbatean Butron pasealekuan

Europako Mugikotarsun asteari lotuta, Mugikortasun Jaia egingo dute hilaren 19an, goiz eta arratsaldez, Hondarribian.

Mugikortasun jaia abilezia

Bizikleta gaineko abilezia proba bat

Europako Mugikotarsun asteari lotuta, Mugikortasun Jaia egingo dute hilaren 19an, larunbatez, Hondarribiko Butron pasealekuan. Goiz eta arratsaldez, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, gehienak parte hartzekoak. Bizikleta martxa batekin hasiko da eguna, herriko kaleak zeharkatuko dituena. Butron pasealekuan bukatuko da martxa, eta ordutik aurrera, erakustaldi eta lehiaketa piloa izango dira. Berrikuntza nagusi bezala, pinoi finkoko bizikletak ezagutzeko aukera izango da. Eta igandean, Hondarribiko 1. Kronoigoera egingo dute Alde Zaharrean, Gurpil Artea elkarteak antolatuta. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta egin behar dutena, erraza: ahalik eta denbora gutxienean Damarritik Arma Plazaraino igo, bizikletaz noski.

Egitaraua

  • 11:00. Bizikleta martxa, herrian zehar. San Pedro kaletik abiatu eta Butron pasealekuan amaituko da.
  • 12:00. Trebetasun zirkuitua, haur eta gazteentzat. 10 posta izango ditu, bakoitzak zailtasun ezberdina izanik. Ekintza herriko plaza mugatu batean egingo da eta 3 orduko iraupena izango du.
  • 12:00. Bizikleta elektrikoa probatzea. Helduei zuzendutako ekintza da. Bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute, monitore batek lagunduta, herrian zehar dauden bidegorrietatik bueltaka.
  • 17:00. Haur eta gazteentzako patin eta patinete lasterketak. Denentzat sari berbera izango da, mozorro onena eramaten duenari ezik.
  • 18:00. Taldekako bizikleta lasterketak eta habilezia probak. Parte-hartzaile guztiak talde mistoetan banatuko dira.
  • 19:00. Pinoi finko Gold Sprint-a eta habilezia ikuskizuna. Ekintza honen helbururik behinena bestelako bizikleten existentzia ikusaraztea eta modu orokorrago batean bizikleta bera bere horretan ikusgarriago egitea izango litzateke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.