Hasi da Garagardo Artisauaren Astea

Euskal Herriko eta kanpoko artisau garagardo ugari ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango da Irunen eta Hondarribian igandera arte.

Bidassoa Basque Brewery BBB Garagardo Artisaua

Carlos Arrekubieta, Basqueko barra barruan

Bidassoa Basque Brewery (BBB) garagardo enpresako sortzaile Carlos Arrekubietak atzo arratsean kirol kaiko Basque tabernako bezeroekin izandako hartu emanarekin, abiatu da Garagardo Artisauaren Astea. Igandera arte, garagardo artisauari lotutako hainbat ekimen antolatuko dituzte Irunen, Hondarribian eta Hendaian. Localbier garagardo bilatzaileak, Estebenea jatetxeak, Boulevard garagardotegiak eta Zapiain banatzaileak antolatu dute, hainbat taberna eta ekoizleren laguntzarekin. Basque tabernan Boise American IPA erako garagardoa dastatzeko aukera izan zen bezala, Euskal Herrian eta kanpoan egiten diren artisau garagardo ugari ezagutaraziko dituzte: Mattinada, Napalbier, Gross, Mala Gissona, Basqueland Brewing Project, eta BBB, besteak beste. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.