
Udal euskaltegian zabalik da udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Lehengo astelehenean ireki zuten, eta hilaren 27ra bitartean izango da zabalik. Goizez emango dituzte beren euskara maila hobetu nahi dutenentzako ikastaro trinkoak udan. Horrez...

Ekintzen programa Udalak zortzi kirol modalitate eskainiko ditu herrian, aldundia eta herriko klubekin elkarlanean Eskalada, mendiko bizikleta, arrauna, piraguismoa, pilota, kirol anitza, tenisa eta lerro-irristaketa. Horixe da 8 eta 16 urte bitarteko ...

Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, Irungo Udaleko Ingurumen Sailak hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu ditu. Gaur izango dira, goizean, Amaian. Ikasturtean bioaniztasuna landu dute ikasleek, eta horri lotuta, gaurko gaia padura izango da. Irungo Ud...

Javi Alonso irundarraren Hombre blanco, hombre negro filmaren zati bat grabatuko dute gaur arratsaldean alde zaharrean. Hori dela eta, Larretxipi eta Sargia kaleak itxita egongo dira, 16:00etatik 20:00etara.

Udaren etorrerarekin batera, herritarrek Kaputxinoetako igerilekuak estreinatzeko aukera izango dute hilaren 18tik aurrera. Hemendik aurrera, beraz, erabiltzaileak izango dira protagonista. Abonatuek bertara doan sartzeko aukera izango dute. Hori bai, ...

Ikastolako eraikinetan konponketak egin dituela eta, esker ona adierazi dio Langaitzek Errenteriako Udalari. Ritxar Maritxalar zuzendariak eman du udalak egindako konponketen berri. Lan nagusia, LHko eraikineko patioa eta autopistaren artean “bab...

Espainiako Gobernuak murrizketan egingo dituen murrizketen kontra Koldo Mitxelena ikastetxeko irakasleak elkarretaratzeak antolatu dituzte asteazkenero. Martxoaren 29ko grebaren ondotik hilabetez egin zituzten elkarretaratzea asteazkenero. Orain, joan ...

Ertza konpainiaren eskutik, Act of god dantza ikuskizuna emango dute, larunbatean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. “Sinismen erlijiosoei buruzko hausnarketa berezi eta desberdina” dela jakinarazi dute antolatzaileek. Int...

Stop Desahucios taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, Mari Carmen Marquezi eta haren senideei elkartasuna adierazteko. Elkarrateratzearen aurretik, La plataforma bideoa emango dute Beraungo auzo elkartear...

Hondakinak atez ate biltzearen kontra dauden hainbat herritarrek Pasaia Garbia plataforma eratu dute. Aipatu sistemaren kontrako “desadostasuna azaldu” nahi dutela esan dute. “Pentsatzen dugu, zaborra ekidin, berrerabili, eta birziklatu egin behar dela, baina gure hondakinak jasotzeko sistema, edukiontziak izaten jarrai dezan nahi dugu, atez atekoa baina sistema garbiagoa eta merkeagoa delako”, gaineratu dute. Zentzu horretan, birziklatzeko konpromisoa hartzen dutela adierazi dute, eta Udalari eskatu diote prebentzioarekin eta birziklapenarekin kontzientziazioa eta heziketa bultzatu dezan. Horrez gain, “kontsulta prozesu bat egitea exijitu” diote udalari, “herritarroi modu argian galdetuz sistema horren alde gauden ala ez” . Sinadura bilketa Plataformak bildu direnek sinadurak biltzeari ekin diote, eta esan dutenez, dagoeneko 800 sinadura jaso dituzte. Aste bukaera honetan Trintxerpen izango direla iragarri dute, kalean sinadurak biltzen, 10:30etik 13:30era, Serafin Esnaola plazan, elizara igotzeko igogailuan eta Azkueneko beheko aldean. Datozen asteburuetan beste barrutietan izango direla jakinarazi dute.

Astebete gehiago luzatu dute erakusketa bisitatzeko epea; Menchu Gal aretoan bisita daiteke Irungo Udalak jakinarazi duenez, interesa dutenek astebete gehiago izango dute Oteiza-Gal Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa bisitatzeko. Berez, hil...

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, kirol kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtean udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luzatzeko akordiorik sinatu ez dutelako, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Hondartzako aparkalekuak 550 plaza ditu eta bihar hasiko da kudeatzen Jaurlaritza. Portuetako arduradunak esan zuen hondartzako parkinak orain arte udan funtzionatu duen bezala jarraituko duela lanean, hau da, orduka ordaindu beharreko aparkalekua izango dela, eta sarreran hesi bat izango duela. «Alde bakarra prezioa izango da. Tarifak, Euskadiko portu gune guztietan erabiltzen diren berberak izango dira, udalenak baino %25 merkeagoak», azaldu zuen Asensiok. Hala, hondartzako aparkalekua ordutegi berean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Ramon Iribarren pasealekuan eta Lurgorriko aparkalekuan aldaketak izango dira, bestalde. TAO sistemarekin kudeatu dituzte orain arte, baina bertakoek aparkatzeko gune bihurtuko dira bihartik aurrera. Asensiok azaldu zuenez, «bertakoentzako doaneko 300 aparkaleku izango dira». Udalak emango ditu bertakoentzako txartelak, eta ez duenak, kirol kaiko Kapitaintza eraikinera joan behar du horien bila; txartelak eskatzeko 943 64 17 11 telefonora zenbakira ere dei daiteke. Gainontzeko urteetan bezala, hondarribiarrek udako hilabeteetan hondartzako aparkalekua erabiltzeko txartela eskura dezakete, 20 euroan. Udalak, Foru kalea eta Ardora arteko aparkalekuak kudeatuko ditu, [...]

Hondarribia eta bertako pintxoak modan daude. Iragan astean Maribel Verdu aktoreak herria bisitatu zuen. «Ia pintxo guztietaz gozatu zuen, gure aholkuak jarraitu zituen eta gure lana azaldu genion. Bisita berezia izan zen, Maribel Verduren lana asko miresten baitugu», azaldu du Gran Sol jatetxeko Bixente Muñoz sukaldariak. Maribel Verdu Hondarribian izan da Quince años y un día filmaren grabazioa egiten. Gracia Kerejetaren proiektuan, Aron Piper eta Tito Valverdek ere parte hartzen dute.

Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren helburu estrategikoetako batek «biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea» zehazten ditu. Gai hori jorratzeko, Agenda 21en Herritar Fororako deialdia...

Semeak hartu du lekukoa. Patxi Hoyosek erretiroa hartu du lehiaketatik —nahiz eta talde teknikoan jarraitzen duen—, eta semea, Aitor Hoyos, hasi da Euskal Herriko Rally eta Rallysprint Txapelketan parte hartzen. Lehenengo denboraldia du, baina espe...

Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Ka...

Herriko Serviociok antolatuta, Trail Running irteera egingo dute etzidamu. 10:00etan irtengo dira San Pedroko frontoitik eta 13,5 kilometroko ibilbidea egingo dute Platako Itsasargian barrena asfaltatutako pistak eta mendi bideak tartekatuta. Izena ema...

Eguzkik antolatuta, La zona filma emango dute bihar, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturguneko auditorioan. Filmak Txernobilgo zentral nuklearraren istripuaren ondorioak pairatu dituzten hiru haurren bizimodua nola aldatu den kontatzen du. Txartelak bi ...

Oiartzungo pilotariek sailkapena azken uneraino beraien esku eduki zuten arren, ezin izan dute, herriarteko txapelketan hurrengo kanporaketara pasatu. Larunbat arratsaldean jende ugari bildu zen itzuliko kanporaketa ikusteko Madalensoron, eta giro poli...