‘La zona’ filma Niessenen bihar, Eguzkiren eskutik
Eguzkik antolatuta, La zona filma emango dute bihar, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturguneko auditorioan. Filmak Txernobilgo zentral nuklearraren istripuaren ondorioak pairatu dituzten hiru haurren bizimodua nola aldatu den kontatzen du. Txartelak bi ...
Eguzkik antolatuta, La zona filma emango dute bihar, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturguneko auditorioan. Filmak Txernobilgo zentral nuklearraren istripuaren ondorioak pairatu dituzten hiru haurren bizimodua nola aldatu den kontatzen du. Txartelak bi euroan eros daitezke Arkaitza tabernan, Xenpelar kultur dendan, eta aretoan bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

