Pasaia Garbia plataforma eratu dute, atez atekoaren kontra
Hondakinak atez ate biltzearen kontra dauden hainbat herritarrek Pasaia Garbia plataforma eratu dute. Aipatu sistemaren kontrako “desadostasuna azaldu” nahi dutela esan dute. “Pentsatzen dugu, zaborra ekidin, berrerabili, eta birziklatu egin behar dela, baina gure hondakinak jasotzeko sistema, edukiontziak izaten jarrai dezan nahi dugu, atez atekoa baina sistema garbiagoa eta merkeagoa delako”, gaineratu dute. Zentzu horretan, birziklatzeko konpromisoa hartzen dutela adierazi dute, eta Udalari eskatu diote prebentzioarekin eta birziklapenarekin kontzientziazioa eta heziketa bultzatu dezan. Horrez gain, “kontsulta prozesu bat egitea exijitu” diote udalari, “herritarroi modu argian galdetuz sistema horren alde gauden ala ez” . Sinadura bilketa Plataformak bildu direnek sinadurak biltzeari ekin diote, eta esan dutenez, dagoeneko 800 sinadura jaso dituzte. Aste bukaera honetan Trintxerpen izango direla iragarri dute, kalean sinadurak biltzen, 10:30etik 13:30era, Serafin Esnaola plazan, elizara igotzeko igogailuan eta Azkueneko beheko aldean. Datozen asteburuetan beste barrutietan izango direla jakinarazi dute.
Hondakinak atez ate biltzearen kontra dauden hainbat herritarrek Pasaia Garbia plataforma eratu dute. Aipatu sistemaren kontrako “desadostasuna azaldu” nahi dutela esan dute. “Pentsatzen dugu, zaborra ekidin, berrerabili, eta birziklatu egin behar dela, baina gure hondakinak jasotzeko sistema, edukiontziak izaten jarrai dezan nahi dugu, atez atekoa baina sistema garbiagoa eta merkeagoa delako”, gaineratu dute. Zentzu horretan, birziklatzeko konpromisoa hartzen dutela adierazi dute, eta Udalari eskatu diote prebentzioarekin eta birziklapenarekin kontzientziazioa eta heziketa bultzatu dezan. Horrez gain, “kontsulta prozesu bat egitea exijitu” diote udalari, “herritarroi modu argian galdetuz sistema horren alde gauden ala ez” .
Sinadura bilketa
Plataformak bildu direnek sinadurak biltzeari ekin diote, eta esan dutenez, dagoeneko 800 sinadura jaso dituzte. Aste bukaera honetan Trintxerpen izango direla iragarri dute, kalean sinadurak biltzen, 10:30etik 13:30era, Serafin Esnaola plazan, elizara igotzeko igogailuan eta Azkueneko beheko aldean. Datozen asteburuetan beste barrutietan izango direla jakinarazi dute.


