Saskibaloian izena emateko deia egin du Gamon Kirol Elkarteak
Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Ka...
Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan izena ematera.
Horretarako, egokiena astelehenetan egiten dituzten entrenamenduetatik pasatzea da. 17:00etatik 18:30era biltzen dira Don Bosco kiroldegian. Edonola ere, 660 46 42 84 telefono zenbakira ere dei daiteke (Odei Fraile) edo saskibaloia.gamon[a bildua]gmail.com helbidera idatzi.
Aurten hiru talde izan ditu Gamon Kirol Elkarteko saskibaloiko atalak, mutilen Haur Mailan, nesken Heldu Mailan, eta mutilen Gazte Mailan. Guztira, 30 gaztek parte hartu dute. Aurreko urteetan, baina, sei talde izatera ere iritsi direla zehaztu dute, eta horrenbestez, parte hartzea txikia dela iritzi dio Errenteria-Oreretaren tamainako herri baterako.
“Talde indartsuak”
Aurtengo denboraldiari buruzko “balorazio positiboa” egin du Lusi Garrido elkarteko presidenteak, eta talde “indartsuak” osatu dituztela, nahiz eta oraindik “goia jo gabe” egon.
Talde horiek osatze aldera, eta beste taldeak sortzeko asmoz, herritar guztiengana zabaldu du deialdia, eta ez dutela zertan Cristobal Gamoneko ikasleak izan behar zehaztu du.

