Kaputxinoetako igerilekuak hilaren 18an zabalduko dituzte
Udaren etorrerarekin batera, herritarrek Kaputxinoetako igerilekuak estreinatzeko aukera izango dute hilaren 18tik aurrera. Hemendik aurrera, beraz, erabiltzaileak izango dira protagonista. Abonatuek bertara doan sartzeko aukera izango dute. Hori bai, ...
Udaren etorrerarekin batera, herritarrek Kaputxinoetako igerilekuak estreinatzeko aukera izango dute hilaren 18tik aurrera. Hemendik aurrera, beraz, erabiltzaileak izango dira protagonista. Abonatuek bertara doan sartzeko aukera izango dute. Hori bai, norbaitek abonatu izateko tramiteak egin nahi baditu ezingo ditu Kaputxinoetako igerilekuetako harreran egin, patronatuaren arabera, “instalazioen azpiegiturekin zerikusia duten hainbat arrazoirengatik”. Horretarako, Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioak erabili beharko dituzte.
Abonatuak ez direnek ohiko sarrera edo hilabeteko abonu bereziak erabili ahal izango dituzte. Hileko abonua, gainera, Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan ere erabili ahal izango da.
Tarifak egunekoa
- Helduak (18+ eta 65-). 7,83 euro.
- Seniorrak (65+). 5,56 euro.
- Gazteak (14+ eta 18-).5,56 euro.
- Haurrak (3+ eta 14-). 3,94 euro.
- 3 urtetik beherakoak. Doan.
Hileko abonu berezia
- Helduak (18+ eta 65-). 41,20 euro.
- Seniorrak (65+). 30,94 euro.
- Gazteak (14+ eta 18-). 30,94 euro.
- Haurrak (3+ eta 14-). 20,03 euro.

