Eskaintza oparoa atondu dute udan haurrek kirola egin dezaten
Ekintzen programa Udalak zortzi kirol modalitate eskainiko ditu herrian, aldundia eta herriko klubekin elkarlanean Eskalada, mendiko bizikleta, arrauna, piraguismoa, pilota, kirol anitza, tenisa eta lerro-irristaketa. Horixe da 8 eta 16 urte bitarteko ...
Udalak zortzi kirol modalitate eskainiko ditu herrian, aldundia eta herriko klubekin elkarlanean
Eskalada, mendiko bizikleta, arrauna, piraguismoa, pilota, kirol anitza, tenisa eta lerro-irristaketa. Horixe da 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazte pasaitarrek udan praktikatu dezaketen kirol jardueren zerrenda.
Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak prest du Uda 2012 kirol kanpaina, herriko haurren eta gazteen artean kirola sustatzeko asmoz.
Horretarako, goian zerrendatu diren kirol modalitateen inguruko ikastaroak antolatu dituzte, aldundiaren laguntzarekin, eta herriko kirol klubekin elkarlanean.
Ikastaroak hilaren 18an hasi eta abuztuaren 24ra bitartean izango dira. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, eta Internet bidez egin behar da, pasaia.net helbidean.
Ikastaroetarako plaza kopurua mugatua denez, udaletik matrikulazioa ahalik eta azkarren egiteko gomendatu dute, izen-ematearen eta ordainketen hurrenkera errespetatuko dutelako ikastaroetako zerrendak osatzean.
Adinaren, daten, ordutegien, kuoten eta tokien gaineko informazio zabalagoa pasaia.hitza.infon-n topa daiteke, baita udalaren webgunean ere.


