Mugikortasun eta irisgarritasun beharrak landuko dituzte
Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren helburu estrategikoetako batek «biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea» zehazten ditu. Gai hori jorratzeko, Agenda 21en Herritar Fororako deialdia...
Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren helburu estrategikoetako batek «biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea» zehazten ditu. Gai hori jorratzeko, Agenda 21en Herritar Fororako deialdia luzatu dute gaur arratsaldeko zazpitatik aurrera udaletxeko areto nagusian.
Hartara, gaurko saioaren barruan, Ekialdebus autobus konpainiaren Bidasoaldeko linea eta ordutegietan martxoan izan ziren aldaketen berri emango dute. Azken hilabeteetan zerbitzuak izan dituen erabiltzaileen datuen berri ere emango dute.

