
Eusko Jaurlaritzako arrantza ikuskatzaileek tona bat oilar zeramatzan kamioi bat konfiskatu zuten joan den ostegunean herrian. Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi duenez, legez jarritako neurriak errespetatzen ez...

Altzibarko jaiak hurbiltzen ari dira (ekainaren 29an, 30ean eta uzatilaren 1ean ospatuko dituzte sanpedroak), eta gaur hasiko dira danborradako entseguekin. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 19:30etik aurrera, eskoletan. Auzokideei animatzek...

Oiartzungo Udalak lau eta hamasei urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat udako kirol eskaintza prestatu du, uztailerako. Igeriketa, padela, spinninga, aerobika, skatea eta lerro irristaketa egin ahal izango dituzte haurrek udan Oiartzunen. Izena em...

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, Kirol Kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtetan Udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luz...

Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren helburu estrategikoetako batek «biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea» dio. Gaia jorratzeko, Agenda 21en Herritar Fororako deialdia luzatu dute g...

Bihar, 17:30etik aurrera, Hormachic ekimen artistikoaren antolatzaileak elkartuko dira Kabia espazio kreaktiboan. Ekimen horren bidez Errenteriako paretak jantzi nahi dituzte, eta horrenbestez, marrazkiak, diseinuak eta mosaikoak egingo dituzte. Deiald...

Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Atzo arratsaldean mutxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko ziren, «ikaslee...

Astelehenaz geroztik musika eskolako ikasleak ari dira kontzertuak ematen Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Bihar eta etzi ere, ikasleek joko dute Gudarien Enparantzako karparen barruko agertokian. Horrez gain, buruhandiak irtengo dira bi egunetan, 17:30ean. Etzi, 20:00etan, Donibaneko Itsas Mendiko Txistu taldearen kontzertua izango da. Astebururako, berriz, hamaika kontzertu eta ekitaldi iragarri dituzte. Egitaraua osorik pasaia.hitza.info-en ikus daiteke.

Asteburuan Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proba jokatu dute Pasaiako badian Euria, haize zakarra eta itsaso mugitua izan ziren protagonista joan den asteburuan Pasaian jokatutako Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proban. Haize-olatuen ondorioz zenbait parte hartzailek estropada utzi egin behar izan zuten kanpoko ziabogara iritsi aurretik, eta erorikoak ere izan ziren. Sprinter modalitatean, K1 Senior Mailan, Borja Estomba (Oviedo Kayak) izan zen probaren irabazlea. Euskal taldeetako ordezkaritzari dagokionez, berriz, Lander Rodriguez, Aritz Araneta eta Julen Hurtado izan ziren podiumean. K2 sailkapenean, Hondarribia Arraun Elkarteko Aitor Arrietaren eta Manuel Melararen kayaka izan zen helmugara iristen lehenak. Emakumeetan, berriz, Ainara Benaventek irabazi zuen eta Nerea Fernandez izan zen bigarrena. Junior kategorian, Ion Carballo, Eneko Garcia eta Iker Azurmendi izan ziren podiumean, guztiak ere Donostia Kayak taldekoak. Beteranoek beren maila bikaina erakutsi zuten oraingoan ere, eta Fortuna Kirol Elkarteko hiru kidek, Antxon Gisasolak, Joxemari Villagarciak eta Javi Lizancosek, guztiak ere Espainiako txapeldun iaz beren adin-tarteetan, bete zituzten podiumenko hiru koskak. K2ko sailkapenean, Andres Lopez eta Ramon Vega (Fortuna) izan ziren garaile, Felix Sarasua eta Raul Barba taldekideen eta Zumaiako Itsas-Gain taldeko Karmelo Txapartegi eta Javier Solozabalen aurretik. Kayak tradizionalen modalitatean, aldiz, Pasaia Kayak taldeko Valer Carballo izan zen lehena Francisco Javier Olaskoagaren (RC [...]

Juan Carlos Alduntzinek Trintxerpen aurkeztuko du plana, 19:00etan, alkateordetzan Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko sortu berri duen planean. Horrez gain, Zubietan energia berriztagarria sortuko duen biometanizazio planta eraikiko dutela iragarri dute. Esan dutenez, azpiegitura sare oso hau eraikitzeko, orain arte aurreikusitako diruaren erdia erabiliko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo goizean aurkeztu zuen hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko zioten plana, eta gaurtik aurrera, berriz, herriz herriko aurkezpenei ekingo diete. Trintxerpen, bihar aurkeztuko dituzte hondakinak kudeatzeko estrategiak, 19:00etan, alkateordetzan. Aurkezpenean Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatu eta Pasaiako alkate ohiak, eta Laia Valenzuela, Spora Serveis Ambientals-eko zuzendariak parte hartuko dute. Pasaian bezala, Donostian, Zarautzen, Arrasaten eta Tolosan aurkeztuko dituzte estrategiak. Prebentzioa Azpiegitura sareari ez ezik, prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi dio aldundiak. Hala, 2016rako hondakinen sorrera %4 murriztuko dutela esan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, «sortzen ez dena delako hondakin onena». Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi dute. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere estrategikotzat jo dute. Aurkezpena Noiz. Bihar, 19:00etan. Non. Trintxerpeko alkateordetzan. Hizlariak. Jaun Carlos [...]

Hilaren 30ean (larunbata) Gazte Eguna egingo dute Errenteria-Oreretan. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina hori behar den bezala antolatzeko asteazkenero biltzen dira, 18:00etan, Patxikun. Horrenbestez, herriko gazte guztiak anima...

Oiartzundik ere hurbildu zen jendea bertara.

Musika gaua izango da beste behin De Cyne Reynan bihar, 22:30etik aurrera, eta oraingoan, Lolas Club taldea ekarriko dute. Uno argitaratutako lehen diskoa aurkeztuko dute donostiarrek: hamar abestiz osatuta dago, eta, batik bat, rock&roll doinuak landuko dituzte. Abestiek “karisma, indar, kalitate eta sasoi bikaina” dutela adierazi dute antolatzaileek, eta “era berean, umoretsu eta bihurriak hitzetan zein musikan”. Gaineratu dutenez, 60-70. hamarkadako talde handiak ekartzen ditu taldeak burura. 2007an Donostia Hiria ekitaldia irabazi zuen laukoteak. Jon Lolas dago ahotsean eta gitarran, Berny baterian, Luiyi gitarran eta Manu baxuan. 60-70

Murrizketen kontra eta egutegi propioaren alde lanean jarraituko dutela iragarri dute Ikasle Abertzaleek 2012ko Oarsoaldeko Ikasle Eguna (Ikasle Egun Txikia) larunbatean egingo dute Oiartzunen. Egun guztiko festa antolatu dute Ikasle Abertzaleek, bai...

Tronboneitor Rock Tronboi topaketa egingo dute larunbatean, Errenteria-Oreretan. Tronboiak eskuan ibiliko dira Mutriku, Pasaia, Donostiako musika eskoletako ikasleak, Errenteria Musikaleko ikasleekin batera; 60 tronboi jotzaile bilduko dira guztira. Guztien artean rock doinuak joko dituzte. Kontzertua 12:00etan izango da Foru plazan, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Egitaraua We will rock you (B. May) Yellow submarine (The Beatles) Highway to hell (ACDC) Eye of The Tiger (Survivor) Lau teilatu (J. C. Perez) Crazy train (O. Osbourne) September (E. Wind & Wire) Ain’t no mountain high enough (M. Gaye) Itsasoa gara (Ken 7) Y. M. C. A (Village people) The final countdown (J. Tempest) I will survive (D. Fekaris & F. Perren) It’s not unusual (G. Mills & L. Reed) My girl (The Temptations) Ai se eu te pego (M. Tello) Mamma mia (Abba)

Elizalde Dantza Taldeak emanaldi berezia egin zuen larunbat arratsaldean Doneztebe plazan: Ane Otxoteko taldeko kide izandakoa omendu zuten gainontzeko taldekideek. Hainbat dantza eskaini zizkioten Otxotekori.

Igoera Fasea jokatzen ari da Pasaian, eta larunbatean Bermeoren kontra jokatu behar dute bigarren kanporaketa. Zaleak taldea animatzera joan daitezen, autobusa antolatu du Pasaia K.E-k. 11:00etan irtengo da autobusa Marealtatik. Autobusa doan da, jokal...

Haurtzaro Ikastolaren urteko festa igandean egin zuten, egun osoz. Goizean, eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, eta ekitaldi ofiziala Elorsoro kiroldegian egin behar izan zuten. Arratsaldean, eguraldia lagun, hainbat ekimenekin gozatu zuten ikasleek et...

Abiadura arau hausteak %42 jaitsi dira udalak apirilean Labrederren, Txipaun eta Amutalden radar finkoak jarri zituenetik. Apirilaren 25etik maiatzaren 31ra arte radar finkoekin kontrolak egin dituzte . Udalak emandako datuen arabera, bide horietatik i...

Argoiak Emakume Elkarteak ia asteazken arratsaldero antolatzen dituen hitzaldien barruan Bizitza bikotean goiburuko saioa antolatu dute gaurko, 17:00etan hasita. Eskarmentuaren Eskolako irakaslea den Koldo Ortega hondarribiarrak emango du hitzaldia, et...