Trintxerpek eta Oiartzunek Erregional Ohorezko Mailako Oarsoaldeko derbia jokatu zuten Don Boscon larunbatean: husna bukatu zuten partida.
Porrot mingarria jaso zuen herenegun Allerru-Algeposa herriko areto futbol taldeak. Izan ere, 3-4 galdu zuen Bekoerrota kiroldegian Durangoko Sasikoa taldearen kontra. 3-0 bukatu zen lehenengo zatia, baina markagailuari buelta ematea lortu zuten bizkai...
Datorren ostegunean, hilak 16, Euskal Memoria Fundazioa aurkeztuko dute Antxon, Basari Foroak antolatuta. Joxean Agirre Fundazioko kideak memoria historikoa hizpide duen herri ekimen horren berri emango die 19:00etatik aurrera Kultur Etxera hurbiltze...
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Nazional Mailako Ligako neskek Berrio-Otxoa taldeari irabazi diote asteburuko jardunaldia. 1-2 gailendu ziren oiartzuarrak. Anne Mugarza eta Ane Gaskue izan ziren golegileak. Garaipen garrantzitsua da neskek lortutakoa, bai...
Ordenantza fiskalean gainean EAJk izan duen jarrera “nahasgarria” salatu dute ezker abertzaleko Karlos Murua, Agus Cano eta Iñaki Queralt zinegotziek. Horien esanetan, urriaren 14an ogasun batzordea bildu zen, eta bilera horretan, Maite Pe...
Albaola elkarteak Itsas Jardunaldiak antolatu ditu Itsasontzia, Ontzigintza eta Basoak izenburupean. Jardunaldiak bihar, hilak 14, hasiko dira eta larunbata bitarte iraungo dute. Xabier Agote Albaolako arduradunak emango dio irteera jardunaldiei. 15:00...
Esku pilotako Gipuzkoako Bigarren Mailako Finala da; trinketean emaitza onak lortu ditu Oiarpek
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: Oarso Bidasoako Hitza-ko Urko Etxebeste zuzendariaren eskutik, Oarsoaldeko berriak. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirol informazioa (errepikapena). 15:00etan: ...
Bihar, odol erauzketa saioa izango da anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara. Herritarrak odola ematera animatzeko deia egin dute Odol Emaileen Elkartetik.
Herriko argazki zaharren erakusketa ikusteko azken eguna etzi da. Udaletxeko areto nagusian dago, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Areto futbolean, Oiartzun Donosala baino gehiago izan da. Ostiralean jokatu zuten partida Elorsoro kiroldegian eta oiartzuarrek 4-2 irabazi zuten. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrek laugarren jarraitzen dute asteburuko jardunaldiaren ondoren. 24 pun...
Bihar eta etzi Ondartxo Abesbatzaren ahotsak entzuteko aukera izango da. Bihar Antxoko San Fermin parrokian emango du kontzertua, 20:00etan. Ordu berean, baina etzi, Donibaneko Bonantza elizan jarri dute hitzordua. Asteburuan, XXV. Musika Astea egingo ...
Eskualdeko arraun elkarteek emaitza onak eskuratu zituzten joan den astebukaeran Tolosan egindako Batelen Federazioa Torneoan. Mutilen Kadeteen Mailan Sanpedrotarra nagusitu zen. Moreek 06:19 denbora egin zuten, bigarren sailkatuaren denbora hiru segun...
Kirolez blai! saio berezia egingo dute etzi Oiartzun Irratian, FM 107an (13:15ean izango da eta 20:30ean errepikatuko dute). Honakoak izango dira gonbidatuak: Eneko Salaberria Oiartzun Kirol Elkarteko kidea; Alberto Iturralde Realeko bigarren entrenatz...
Oiartzungo Izar Makuso judo kirolariak gerriko beltza lortu berri du. 19 urte ditu Makusok, eta txiki-txikia zenetik aritzen da judoan Elizaldetarrak herriko judo elkartearekin. Denboraldi honetan, urte askoan prestatzen eta lanean aritu ondoren, gerriko beltza lortzeko lehiaketa eta teknika probak gainditu ditu.
Pasa den astean arratoiak ugaritu zirela salatu zuten ezker abertzaleak eta Ezker Batuak, eta Errenteriako Udalari arazoak konpontzeko eskatuz. Udalak arratoi garbiketaz arduratzen den enpresarengana jo du, eta aholku argia eman die: ibaian bizi diren ...
Hilabete osoan zehar, Garikoitz Lasaren pala tailatuak eta Kristina Pachecoren pitxiak ikus daitezke Garmendi Txokolategian.
Hainbat arlotako adituek kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute etzi Donibaneko Arizabalo jauregian (udaletxean). Bertan izango dira Maider Ziganda Pasaiako alkatea, Ricardo Aguilar Oceanako Europako ikerketa zuzendaria, Jon Ander Etxebarria EAEk...