Oiartzunek 4-2 irabazi dio Donosala taldeari
Areto futbolean, Oiartzun Donosala baino gehiago izan da. Ostiralean jokatu zuten partida Elorsoro kiroldegian eta oiartzuarrek 4-2 irabazi zuten. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrek laugarren jarraitzen dute asteburuko jardunaldiaren ondoren. 24 pun...
Areto futbolean, Oiartzun Donosala baino gehiago izan da. Ostiralean jokatu zuten partida Elorsoro kiroldegian eta oiartzuarrek 4-2 irabazi zuten. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrek laugarren jarraitzen dute asteburuko jardunaldiaren ondoren. 24 puntu dituzte, baina puntutan berdinduta daude hirugarrena den Allerrurekin eta bosgarrena den Bilkoin Legorreta Eredurekin.