Kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute zientzialariek eta gizarte erakundeek
Hainbat arlotako adituek kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute etzi Donibaneko Arizabalo jauregian (udaletxean). Bertan izango dira Maider Ziganda Pasaiako alkatea, Ricardo Aguilar Oceanako Europako ikerketa zuzendaria, Jon Ander Etxebarria EAEk...
Hainbat arlotako adituek kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute etzi Donibaneko Arizabalo jauregian (udaletxean). Bertan izango dira Maider Ziganda Pasaiako alkatea, Ricardo Aguilar Oceanako Europako ikerketa zuzendaria, Jon Ander Etxebarria EAEko biologoen elkargoko dekanoa, Jose Angel Torres Aranzadiko geologia saileko zuzendaria eta Luberriko arduradunetako bat eta Javier Belza ingurumen ekonomiako kidea.
Kanpo kaia legala ez dela arrazoituko dute: “Horrez gain, ekonomikoki ez dela jasangarria demostratuko dugu, eta ingurumenari ikaragarrizko kaltea eragingo liokela”.