Irungo Mendizaleek antolatutako Mendiaren Astea-ren barruan, bazkideek urtean zehar eginiko irteera hautatuen dokumental sorta prestatu dute. Horrela, atzotik eta ostirala bitartean, egunero ikus-entzunezko bana proiektatuko dute elkartearen egoitzan (Larretxipi kalea, 13). Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
- Gaur: Ama Dablam mendiaren igoera, Asier Eseberrik azalduta.
- Bihar, asteartea: Cervino mendiari itzulia, Pepito de Gregorio mendizalearen eskutik.
- Etzi, asteazkena: Trekking-a Reunion irletan, Javier Inciarterekin.
- Ostegunean, hilak 16, Mont Blanc mendiari itzulia azalduko du Jesus Martinezek
- Ostiralean, hilak 17, Elrus mendiaren igoerari buruzko bideoa emango du Roberto Ordas elkarteko kideak.