Etzi, ‘Kirolez blai!’ saio berezia egingo dute

Kirolez blai! saio berezia egingo dute etzi Oiartzun Irratian, FM 107an (13:15ean izango da eta 20:30ean errepikatuko dute). Honakoak izango dira gonbidatuak: Eneko Salaberria Oiartzun Kirol Elkarteko kidea; Alberto Iturralde Realeko bigarren entrenatz...

Kirolez blai! saio berezia egingo dute etzi Oiartzun Irratian, FM 107an (13:15ean izango da eta 20:30ean errepikatuko dute). Honakoak izango dira gonbidatuak: Eneko Salaberria Oiartzun Kirol Elkarteko kidea; Alberto Iturralde Realeko bigarren entrenatzailea eta Martin Lasarteren laguntzailea; Joseba Llorente Realeko aurrelaria; Aritz Aduriz Valentziako aurrelaria; Unai Emery Valentziako entrenatzailea; Unai Alba Herculeseko atezaina eta Abel Barriola pilotaria.

Ondoren, Gabonetako oporrak hartuko ditu saioak. Hurrengo Kirolez blai! urtarrilaren 12an izango da eta bete-betean ekingo diote sasoi berriari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.